Amorebieta futbol taldea Bigarren Mailara igo da

Anboto 2023ko mai. 27a, 21:21
Argazkia: @sdamorebieta

Amorebietak Athletic B-ren aurka jokatu du gaur arratsaldean Lezaman. Berdinketa nahikoa zuen eta horixe lortu du: 0-0. 

Amorebietak hiru jardunaldi pasa ditu Bigarren Mailara igotzeko aukerekin, eta hirugarrenean lortu du. Lehenengo bietan ez du helburua lortu, baina gaurkoan bai.

Urdinek bigarrenez historia egin dute eta iaz galdutako mailara itzultzea lortu dute. Zornotzarrek 2021ean Bigarren Mailara igotzea lortu zuten, klubaren historian lehenengoz. 2022an ezin izan zioten mailara eutsi eta  bajatu egin ziren. Baina urdinek berriro ere historia egin dute eta iaz galdutako mailara itzuli dira. 

Harrera udaletxean
Hainbat eta hainbat zornotzarrek Herriko Plazan jarraitu dute Amorebietaren partida erabakiorra. Eta orain, datozen orduetan harrera egingo diote taldeari udaletxean.9 Andoni Agirrebeitia alkateak eta udalbatzako gainerako taldeak egongo dira bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!