[BIDEOA] Amorebieta futbol taldeak ezin izan du mailaz igo zaleen aurrean

Anboto 2023ko mai. 20a, 21:34
Amorebietako jokalariak burumakur partidua amaitu ostean.

Zornotzarrek bana berdindu dute Gimnastic de Tarragonaren kontra.

Txaranga eta jai giro kaleetan, Urritxe lepo beteta... Zornotza urdinez jantzi da gaur Amorebietaren igoera ospatzeko esperantzarekin, baina ez da horrelakorik gertatu. Amorebietak eta Tarragonak bana berdindu dute. Eldensek, berriz, 1-0 menderatu du Bilbao Athletic. Beraz, azken jardunaldiaren faltan, puntu biko aldea dago Amorebietaren eta Eldenseren artean. 

Datorren astean Bilbao Athleticen zelaian jokatuko dute zornotzarrek eta berdinketa bat nahiko izango dute Bigarren Mailara igotzeko. 

Gaurko partiduan gehiago izan da Amorebieta eta margailuan aurrea hartzea lortu du Eneko Jauregiren gol bati esker. 24. minutuan etxeko lanak ondo bideratuta zituzten. Baina Tarragonak lehenengo zatiko hondarrean berdindu du partidua.

Bigarren zatian Eldensek aurrea hartu du markagailuan. Horrek esan gura zuen Amorebietak nahitaez irabazi behar zuela berea gaur mailaz igotzeko. Haritz Mujikaren gizonak etengabe saiatu dira, baina erdiraketek ez zuten errematatzailerik aurkitzen. Azkenean berdinketarekin amaitu da partidua.

Eskualdeko jokalariei dagokionez, Xabi Etxeita zornotzarrak partidu osoa jokatu du. Ewan Urain durangarra 83. minutuan zelairatu da eta azkeneko hamar minutuak jokatu ditu.

Amorebietaren gola:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!