Oier Luengok Bigarren Mailan jarraituko du Oviedo taldearekin

Anboto 2022ko uzt. 5a, 11:16

Oier Luengo Oviedoren kamisetagaz. (@RealOviedo)

Urte biko kontratua sinatu du talde asturiarrarekin.

Oier Luengo (Zornotza, 1997) Bigarren Mailan aritu da aurten Amorebietarekin. Klub zornotzarra Lehenengo RFEF-era jaitsi den arren, Luengok Bigarren Mailan jarraituko du. Oviedo klubetik jaso duen eskaintza onartu eta urte birako kontratua sinatu du eurekin. Joan zen denboraldian atzeko lerroko finkoetako bat izan zen Amorebietan. Horixe erakusten dute datuek: 32 partidutan 2.510 minutu jokatu zituen.

Bihar, eguaztena, 13:00etan, prentsaurrekoa eskainiko du Carlos Tartiere futbol zelaian fitxaketaren nondik norakoak azaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!