Anita Maravillasen 'Kotondarrak' ikuskizunak MAX sarietarako bi izendapen jaso ditu

Anboto 2022ko mar. 17a, 09:07

@Valentina Rasposo

Durangaldeko Mar Mar Teatro konpainiak ere izendapen bat jaso du Tarzan ikuskizunagatik. 

Espainiako Arte Eszenikoen XXV. Max sariak banatuko dira aurten. Guztira, 179 ekoizpen eta artista igaro dira aurreaukeraketa honetara. 

Kotondarrak Anita Maravillas konpainiaren laugarren obra da. Mende hasieran ehungintza industrian emakumeek egindako langile protestetan dago inspiratuta istorioa. Tarzan, ostera, iazko neguan estreinatu zen. Ordutik hainbat emanaldi eskaini dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!