[ARGAZKIAK] Zornotzarren elkartasuna Saharako errefuxiatuen kanpalekura ailegatu da

Ekaitz Herrera 2022ko mar. 1a, 20:00

Zornotzako herritar batzuk Saharara joan dira hango maratoian parte hartzera. Bertara eraman dituzte duela aste batzuk Zornotzako herritarren dohaintzekin beteriko 50 kaxa.  

Elkartasunak mugarik ez duela argi geratu da beste behin. Zornotzako herritar batzuk egonaldia egiten ari dira Saharan, hango aberri eguna eta Maratoia dela eta. Izaskun Gisasolak eta Jabi Gonzálezek duela egun batzuk hartu zuten lur han. Eta duela aste batzuk Iragarritakoa bete dute: Tindufeko errefuxiatuen kanpalekura eraman dute duela aste batzuk Zornotzan baturiko osasun materiala. Elkartasunez beteriko 50 kaxa inguru dira. Sahararrek pozarren hartu dute dohaintza eta esker oneko mezu hau eskaini diete Zornotzako herritarrei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!