Jabi Gonzalez eta Izaskun Gisasola dira Sahara Maratoira joan diren zornotzarretako bi. Duela astebete inguru hartu zuten lur han, Saharako errefuxiatuak aterpetzen dituen Tindufeko kanpalekuan. Eta bigaiagaz batera, asmo solidario bi: batetik, sahararren eskubideen aldeko maratoian parte hartu dute. Bestetik, errefuxiatuen kanpalekuetako kideei eman dizkiete Zornotzako herritarrek egindako dohaintzak. Gisasolaren berbetan, egonaldia "oso ona" izaten ari da. "Harrera itzela egin digute, betiko legez. Sahararrak aurrekoan baino txarrago aurkitu ditugu. Janari gutxiago dago, eta dagoen gutxi hori, esaten dutenez, askoz garestiago. Ia urte bian ez da ezer sartu, Aljeriak ekarri duena bakarrik, eta ez dute bisitarik jaso. Horrek laguntza gutxiago dutela esan gura du. Hala ere, beti bezala, harrera itzela egin digute, eta duten gutxia gurekin elkarbanatzen dute".