Zornotzako gazte mugimenduak Ogena auzoko lantegi bat okupatu du bertan gaztetxea ipintzeko

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 24a, 19:45

Gaztetxeko kideen berbetan, enpresa "zarratuta" dago 2009tik.

Zornotzako gazte mugimenduak jakinarazi du eraikin bat okupatu duela bertan gaztetxea ipintzeko. Okupatutako eraikina Perforación S.A. lantegia da, Ogena auzoan kokatutako fabrika. Bertako bulegoak eta lantegia okupatu dituzte. Gazte mugimenduko kideek diotenez, "2009tik" legoke eraikina, "hutsik". Okupazioa urriaren 20an gauzatu zuten eta gaztetxea atontzeko lanetan hasiko dira datozen egunetan.

Okupazio berri hau Forjarien jauregia hustu eta bota zutenetik aste gutxitara dator. Gazte mugimenduko kideek diote herrian gaztetxe bat izateko "beharrizanak" bere horretan jarraitzen duela. "Argi dugu gure esku dauden baliabide guztiak erabiliko ditugula Zornotzan gaztetxe bat izateko", adierazi dute gazte mugimenduko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!