Ertzaintza Zornotzako gaztetxera sartu da eta barruan zeuden hiru pertsona kanporatu ditu

Anboto 2021ko urr. 7a, 09:46

Kanporatuetako bat herrian harreran bizi zen errefuxiatua da. Bestalde, 21 eta 24 urteko gazte bi atxilotu dituzte "autoritatearen kontrako delitua" egin dutelakoan. 

Goizeko bederatziak jo barik zeudela bertaratu da Ertzaintza Zornotzako Munarri gaztetxera eta agenteek eraikina husteari ekin diote. Gaztetxeko kideek adierazi dute hiru lagun identifikatu dituztela. Munarriko kideek adierazi dute Ertzaintza "borraz oldartu" zaiela; eta, Ertzaintzak, bere aldetik, adierazi du gazteek "objektuak bota" eta "ostikoak" eman dizkietela. Segurtasun Sailak baieztatu duenez bi dira atxilotutako gazteak. 

Eraikin barruan hiru pertsona egon dira. Tartean, Zornotzan harreran bizi den errefuxiatua zegoela adierazi dute gaztetxetik. Ertzaintzak hirurak kanporatu ditu eta gaztetxeko kideek gaineratu dute identifikatuak izan direla. Horrez gainera, kanpoan zeuden gazteetako bi ere identifikatu dituzte.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!