[BIDEOA] Zornotzako Forjarien jauregia botatzen hasi dira

Ekaitz Herrera 2021ko urr. 7a, 12:22

Goizean hasi dira eraikina botatzen, gaztetxea hustu eta gero.

Zornotzako Forjarien jauregia historia handiko eraikina da. XX. mendeko industrializazio garaiko ikurretako bat da, hain zuzen, asko izan zirelako bertako forjetan lan egin zuten zornotzarrak. Eraikinaren gaur egungo jabea Vusa eraikuntza enpresa da. Zornotzako gazte asanbladak eraikina okupatu zuen duela urtebete baino gehiago eta gaztetxea atondu zuen bertan. Gaztetxea goiz honetan hustu dute eta eraikina botatzeari ekin diote desalojoa egin eta berehala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!