Amorebietak Linares taldearen kontra jokatuko du Bigarren Mailarako lehen kanporaketa

Anboto 2021ko mai. 10a, 11:52
Amorebietaren txartela atera duten unea.

Maiatzaren 15ean izango da, Badajozeko (Extremadura) Nuevo Vivero futbol zelaian.

Bigarren B Mailako 16 talde Bigarren Mailara igotzeko borrokan daude eta Amorebieta euren artean dago. Igotzea gura duenak partidu bakarrera jokatuko diren kanporaketa bi gainditu behar ditu. Partiduak Extremadurako lau zelaitan jokatuko dira.

Partiduen zozketak oraintxe egin dituzte, Meridan. Amorebietari Linares taldearen (Jaen, Andaluzia) kontra jokatzea egokitu zaio. Partidua maiatzaren 15ean jokatuko da, Nuevo Vivero futbol zelaian.

Linares bere multzoko liderra izan da; Amorebietak, berriz, hirugarren amaitu du bere multzoan. Lehenengo eta hirugarren sailkatuen arteko kanporaketek berezitasun bat dute: ez da penaltirik egongo. Hau da, luzapenaren ostean berdinketa baldin badago, Linares sailkatuko da hurrengo fasera. Bere multzoko lider geratzearren duen abantaila bat da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!