90 dira kanpainan parte hartzen diren negozioak eta dagoeneko ia 9.400 dira saldutako bonuak. Zornotzako Udalak ekainaren 18an abiatu zuen herriko merkataritza sustatzeko Amorebono kanpaina. Aurtengoa inoiz baino edizio potoloagoa izaten ari da, koronabirusak ekarritako kalte ekonomikoari aurre egiteko asmoz diru-partidak eta epeak handitzea erabaki baitzuen udalak.
Kanpaina zabalik dagoela gogorarazi du udalak. Parte hartu gura duen negozioek sustapena@amorebieta.eus helbidera idatzi edo Herritarren Arreta Zerbitzura jo dezakete. Herritarrek 15 euroan erosi ditzakete bonuak, ondoren, herriko komertzioetan 20 euroko erosketak egiteko. Zornotzako Udalak finantzatu ditu bonu bakoitzaren beste 5 euroak.