Bi bonu mota egongo dira: berdea eta urdina. Berdea lehenengo sektoreari lotutako ekoizleei erosteko bonua izango da. Urdina, berriz, denda, ostatu eta zerbitzuetarako. Gehienez ere, herritar bakoitzak bost bonu berde eta hamar bonu urdin erosi ahalko ditu.
Erosleek 15 eurotan eskuratu ahalko dituzte, gero, herriko komertzioetan 20 euroko erosketa egin ahal izateko. 20ko baliora iritsi arteko 5 euroak udalak finantzatuko ditu. Zornotzarrek Herritarren Arretarako Zerbitzura jo beharko dute bonuak eskuratzeko.
Amorebono kanpaina martxan ipintzen den bigarren aldia izango da. Abenduaren erdialdera arte egongo da martxan. Iazko kanpainak 20.000 euroko inbertsioa izan zuen, baina aurtengo kanpainan nabarmen igo da inbertsio kopurua. Udalak 285.000 euro ipiniko ditu 57.000 erosketa bono diruz-laguntzeko.