Zornotzako Udalak ez dio pintxo lehiaketako saria erretiratuko Ancora tabernari

Joseba Derteano 2019ko eka. 4a, 14:35
Igandean egindako sari banaketako irudia.

Lehiaketako oinarriak errepasatu dituzte eta Ancora tabernak bete egiten dituela ebatsi dute. Ondorioz, ez dute neurririk hartuko.

Jan Alai lehiaketako pintxo irabazleak zeresana eragin du, Madrilgo Arima jatetxeak bere pintxo baten plagioa dela sare sozialetan salatu ostean. Udaleko ekonomia sustapenerako eta enplegurako batzordean gaia aztertu dute. Sare sozialetako polemikan sartu barik, Ancora tabernak lehiaketako oinarriak bete dituen edo ez aztertzera mugatu dira. Oinarriak bete dituela deliberatu dute eta ondorioz ez diote saririk erretiratuko, udaleko iturriek ANBOTOri azaldu diotenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!