Ancora eta Uranga jatetxeek irabazi dute Zornotzako pintxo lehiaketa

Joseba Derteano 2019ko eka. 3a, 14:22
Atzo Zelaieta Zentroan egindako sari banaketa ekitaldiko irudia irabazleekin.

Zerbitzaririk onenaren saria Leku Berri jatetxeko Kontxi Gisasolarentzat izan da.

Ancora Gilda 2.0 izenaz atondutako pintxoa izan da Zornotzan Jan Alai txapelketako berritzaileena, epaimahaikideen aburuz. 1.000 euroko saria irabazi du.

Herritarrek emandako botoek, aldiz, Uranga tabernako Muuu pintxoa nabarmendu dute. Kasu honetan ere 1.000 eurokoa izan da saria.

Sari horiez gainera, zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere izan da eta Leku Berri jatetxeko Kontxi Gisasolak irabazi du.

Pintxoen Top Ten delakoa ere osatu dute bozketak kontuan hartuta. Honako hau da:

1. Uranga

2. Izaro

3. Basajaun

4. Berezi

5.6. Zubiondo eta Singing Munch (berdinketa)

7. Iruña

8.9. Vintage eta Ancora (berdinketa)

10. Kilima

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!