Feminismoa da ardatzetako bat. Emakumeen ahalduntzerako eta asesoramendurako espazioa izango litzatekeen Emakumeen Etxea sustatzea da proposamen bat Alba Gutierrez alkategaiak azaldu duenez: “Herriko elkarte feministentzako bilgune bat izango litzateke”. Durangoko Andragunea ipini du adibide “arrakastatsu” moduan. Era berean, nabarmendu du Elkarrekin Podemos Amorebieta koalizioaren zerrendako lehenengo zazpi hautagaietatik bost emakumezkoak direla.
Ongizatea da bigarren ardatza. Arlo honetan, herriaren erdigunea urbanizatzen “gehiegi” inbertitzen dela uste dute. Inbertsio hori “mugatzea” eta “auzoetara bideratzea” gura dute “gutxienez hurrengo legegintzaldi bietan”, Eneko Ibarrurik, zerrendan bigarren doan medikuak azaldu duenez. Izan ere, “desoreka” bat ikusten dute erdigunearen eta auzoen artean.
Doako haurreskolak eta 0-3 urtera artera artekoak proposatu dituzte. Orain 0-2 urtera artekoak dira. Zornotzan haurreskola bat dago, Larrean, baina beste auzoren batean bigarren bat egitea planteatu daitekeen ideia dela azaldu dute.
Azkenik, energia berriztagarrien atalean, energia eolikoa, fotoboltaikoa zein hidraulikoa sortzeko “proiektu txikiak” sustatu gura dituzte Zornotzako Udaletik. “Zornotza bere energia propioa sortzen hasi dadin konprometitzen gara”, azaldu dute.
ZERRENDA OSOA
1- Alba Gutiérrez Gómez (EzAn-IU)
2- Eneko Ibarruri Martínez (Podemos)
3- Esti Martín Beitia (Independiente)
4- Iban Onandia Hinchado (Independiente)
5- Soraya Teresa Salvador González (Podemos)
6- Agueda Azpeitia García (Independiente)
7- Arantxa Zugasti Jiménez (Podemos)
8- Igor Araujo Cambero (EzAn-IU)
9- Leire Agirre Valle (Equo - Berdeak)
10- Honorio Cadarso Cordón (Podemos)
11- Vicente García Lobato (Podemos)
12- Idoia Peña García (Podemos)
13- Andoni Saavedra López (EzAn-IU)
14- Martha Perugachi Vaca (Podemos)
15- Adolfo Godoy Torres (Podemos)
16- Rosa Cadarso Broullon (Independiente)
17- Jose Ferrera Acuña (EzAn-IU)
18- Jan Lukas Menzel Barraqueta (Equo - Berdeak)
19- Eva García Peña (Independiente)
20- Salvador Martín González (Independiente)