Apiriaren 12an sortu zuten Elkarrekin Podemos Amorebieta koalizioa. Prentsa oharrean azaldu dutenez, aurreko legegintzaldian Hiri Ekimena alderdiak izan zuen espazioa betetzera dator.
Alba Gutierrez Hiri Ekimeneko zinegotzia, Eneko Ibarruri (Podemos), Esti Martin (independentea) eta beste 14 pertsonek osatuko dute koalizioa.
Hiru hautagaiek koalizioaren berri eman zuten apirilaren 13an Andra Mari plazan egindako ekitaldian. "Herri solidario, demokratiko, feminista, ekologista eta antipatriarkala" bultzatu gura du koalizioak.