Onintza Enbeita izango da aurten Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea

Joseba Derteano 2019ko urt. 16a, 11:33

Sagardo denboraldia datorren astean hasiko dute Zornotzako Uxarte sagardotegian eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazleak egingo du lehenengo txotxa.

Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak iragarri du Onintza Enbeita izango dela aurten Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea. Muxikan jaiotako kazetari eta bertsolaria Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna da eta hainbat komunikabidetan lan egiten du. Enbeitak Zea Mays taldeko Aiora Renteriari hartuko dio erreleboa. 

Aurtengo sagardo denboraldia hasteko ekitaldia datorren asteko eguazten goizean izango da Zornotzako Uxarte sagardotegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!