Iaz baino 75.000 litro gehiagorekin hasi dute sagardo denboraldia

Joseba Derteano 2018ko urt. 22a, 13:49

Auiora Rementeria aurtengo Bizkaiko sagardoa dastatzen.

200.000 litrokoa izan da aurtengo ekoizpena. Aiora Renteria Zea Mays taldeko musikari eta Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea izan da txotx egiten aurrenekoa.

Aurtengo uzta “ikusgarria” izan dela nabarmendu du Bizkaiko Sagardogileen elkarteko presidente Aitor Intxaurragak Zornotzako Uxarte sagardotegian egindako aurkezpenean. Neguan behar adinako hotza egin du hainbat egunetan eta uda leunak, hezetasun larregi bakoak, loraldiari lagundu dio. Horiek dira uzta handiaren arrazoi nagusiak. Aurtengo sagardoa “oso usaintsua eta kolore aldetik argiagoa” dela azaldu du Intxaurragak eta iaz baino graduazio baxuagoa du (%6).

Hainbat erakundetako ordezkariak batu ditu aurkezpenak. Sagardo ekoizleen lana azpimarratu du Aldundiko Iraunkortasuna eta Inguruen Naturala Zaintzeko diputatu Elena Unzuetak. “Zuen lana baloratzen dugu”. Jaurlaritzako Elikagaien Kalitatea eta Industrien sailburuorde Bittor Orozek jatorrizko izendapenaren bide “arrakastatsua” izan du berbagai. “Kontsumitzaileen artean sagardoa prestigiatzen jarraitu behar dugu. Kontsumaitzaileek sagardoaren balioa gero eta gehiago errokonozitu dezaten nahi dugu. Sagardoaren prezioak gora egin behar du”.

Aiora Renteria Zea Mays taldeko musikaria izan da aurtengo sagardoa dastatzen aurrenekoa. Bizkaiko sagardoaren enbaxadore izatea “ohore bat” dela eta sagardozalea dela adierazi du.  “Kontzertuen osteko afarietan sagardo botila ondoan izaten dugu edateko”.

Aurkezpeneko irudiak Uxarte sagardotegian:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!