Onintza Enbeita da Bizkaiko bertsolari txapeldun berria

Anboto 2018ko abe. 15a, 21:49

Miribillan jokatu den finalean muxikarrak jantzi du txapela. Ondorioz, emakume batek eramango du aginte makila datozen bi urteetan plazarik plaza. Durangaldeko bertsolariek ez dute zorterik izan sailkapenean: Miren Amuriza seigarren izan da, Eneko Abasolo zazpigarren eta Aitor Bizkarra zortzigarren.

4.350 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Jon Enbeitak jantzi dio txapela Onintza Enbeita lobari entzuleen txalo artean. Etxahun Lekuegaz jokatu du buruz-burukoa Enbeitak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!