Aurkariak zanpatuta hasi du denboraldia Zornotza STk

Joseba Derteano 2017ko urr. 20a, 11:25

Zornotza Saskibaloi Taldeak indartsu eta aurkariak zanpatuta hasi du denboraldia. Jokatutako hiru partiduak irabazita, EBA mailako liderra da.

Zornotzaren hasiera ona ez litzateke albistea izango bizi izan duen testuinguru korapilatsuagatik ez balitz. Liga hasteko aste gutxiren faltan, jokalaririk barik zeuden, eta jokatzeko adina lagun batu zituztenean, liga hasiera ate-joka zuten. Prestatzeko ia astirik gabe hasi zuten denboraldi ofiziala. Baina, garaipenak ez ezik, eurak lortzeko modua ere nabarmentzekoa da.  Hiru partiduak batez beste 37 puntuko aldeagaz eta 111 puntu sartuta irabazi ditu. Beraz, ikuskizuna ere eskaini dute zaleen gozamenerako.

Asteburuan, Nafarroan
Asteburuan martxa horri eusten saiatuko dira. Nafarroan jokatuko dute, Valle de Egües taldearen kontra. Garaipenak pilatzen jarraitzeko kantxa aproposa dirudi, talde nafarrak orain arteko partidu denak galdu dituelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!