Kantabriako Estela talde liderrari presioa sartzen jarraitu behar dute euren partiduak irabazita. Hurrengo neurketa zapatuan izango du, 18:30ean, etxean, Donostiako Easo taldearen kontra.
Orain aste bi Estelari irabazita, lider jarri zen Zornotza. Multzoko oilar bien arteko neurketan gailenduta, zailena eginda zegoela zirudien, baina hurrengo astean galdu egin zuen askoz talde apalagoaren kontra, eta bigarren tokira jaitsi zen.