Gueñes eta Itxaso herrien artean eraiki gura duten goi tentsioko argindar linea dela eta, Goi Tentsioari Ez plataformak energia ereduari buruzko eztabaida sustatu gura du herriz herri. Ildo horretatik, Zornotzan izango den hitzaldi bat iragarri dute. Eguazten honetan, 19:00etan izango da Zelaieta zentroan, eta gaian adituak diren Dani Maeztu eta Mikel Otero izango dira hizlariak.
Argindar linea Durangaldeko hainbat herritatik igaroko litzateke, tartean, Zornotzatik.