Urrengoetxearen hilketak samina eragin du Zornotzan.Zornotzako Udaleko bozeramaileek oharra kaleratu zuten, atzo, Urrenen familiari babesa adieraziz eta hilketa gaitzetsiz. Gainera, Urrengoetxea Amorebieta futbol taldeko jokalari ohia zen, eta Bizkaiko hainbat futbol taldetan jokatu zuen. Amorebieta taldean minutu bateko isilunea egin zuten atzo jokatutako partiduetan.