Erresistentziarik ipini barik irten dira Ziztada Guneko kideak lokaletik

Joseba Derteano 2017ko aza. 15a, 12:12

Atzo ireki zuten azkeneko bider.

Epaileak azaroaren 14a jarri zuen lokala husteko epemuga. Joan zen asteko eguenean Ziztada Guneko kideek lokalean egindako asanbladan gaia eztabaidatu zuten eta azkenean epailearen agindua erresistentziarik jarri barik errespetatu dute. Atzo ireki zuten azkenekoz Ziztada Gunea. Oraindino ez dute pentsatu etorkizunera begira zer egin.

Lokala 2015eko maiatzean okupatu zuten, kultur egitarau alternatibo bat eskaintzeko helburuagaz. Harrezkero hainbat ekintza antolatu dituzte. Esaterako, joan zen asteburuan kontzertuak antolatu zituzten Luis Urrengoetxea kaleko jaietan. Denbora honetan lokalaren jabeak salaketak jarri dizkie kide batzuei eta epaitegitik igaro behar izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!