Zornotzan Txistu Eguna ospatuko dute zapatuan

Joseba Derteano 2017ko ira. 21a, 11:00

Udazken Txistulari Taldeak Txistu Egunaren 17. aldia antolatuko du zapatuan. Zornotzako taldeagaz batera, Eibarko Usartz, Gasteizko Adurtza, Bermeoko Kankinkabara, Durangoko Jaizale eta Sestaoko Salleko Danbolinteruek txistulari taldeak ariko dira.

Talde bakoitza herriko puntu batetik urtengo da 17:00etan. Ondoren, 18:00etan, talde denak elkartu egingo dira eta beste kalejira bati ekingo diote. Txistu saio laburrak eskainiko  dituzte hainbat tokitan: Gernikako Arbola enparantzan, Herriko plazan, Ogenbarrenan (jaien barruan, 18:45 inguruan), Euskalerria enparantzan, Kalbarion eta Harrison parkean. Saio nagusia Herriko Plazan eskainiko dute 20:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!