Zornotzako jaietan gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 16a, 20:56

Zornotzako udaletxearen aurreko plazan elkarretaratze jendetsua egin dute gaur, 20:30ean, jaien lehenengo egunean gertatutako eraso sexista salatzeko. Udal ordezkariez gainera, ehunka herritar batu dira Herriko Plazan erasoa salatzeko. 

Zornotzako Udalak erasoa jasan duen emankumeari babesa erakutsi dio, eta udalaren baliabideak eskaini dizkio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!