Eraso sexista bat gertatu da Zornotzako jaietako lehen egunean

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 16a, 16:17

Zornotzako Udalak jaietako lehen egunean eraso sexista bat egon dela informatu du. 

Karmengo jaietako lehen egunean eraso sexista bat eman dela jakitera eman du udalak. Zornotzako Udalak erasoa jasan duen adin txikikoari babesa erakutsi dio, eta udalaren baliabideak eskaini dizkio. Bestalde, gaur, 20:30ean erasoa gaitzesteko Herriko Plazan kontzentrazio bat burutuko dutela jakitera eman dute, eta zornotzarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!