24 zornotzarrek parte hartu dute ekimenean. Horiekin zazpi bideo labur —minutu batekoak edo bikoak— egin dituzte. Bideo bakoitzean aurrez aurre jarrita dauden zornotzar bik euren esperientziak elkarbanatzen dituzte eta horien gainean hausnartzen dute. “Bideoetan ikusi daiteke eraso mota asko daudela; batzuk agerikoak izaten dira eta beste batzuk ez hainbeste, baimendu bako ukitzeak, esaterako”, adierazi du Alicia Hernández berdintasun zinegotziak.
Udaleko alderdi guztien babesa du kanpainak. Andoni Agirrebeitia alkateak eraso sexistei aurre egitea “denon erantzukizuna” dela nabarmendu du. “Ez dugu onartutako ezelango eraso sexistarik, izan fisikoa zein psikologikoa”.
Kontzientziazio kanpainak beste neurri batzuk ere aurreikusten ditu: eraso sexisten kontrako mezuak grabatu eta txosnetan zein barraketan banatuko dituzte, sarritan jar ditzaten. Puntu moreak eta kontzientziaziora bideratutako mezuak idatzita dituzten edalontziak ere aterako dituzte.
Hiru bideo euskaraz daude: