Lehenengo hiru laurdenak oso parekatuak izan dira: 31-34 atsedenaldian eta 44-48 hirugarren laurdenaren amaieran. Azkenengo laurdenean Ametx Zornotza eskas ibili da jaurtiketa libreetan eta eraso jokaldi batzuetan lasaitasun eta argitasun apur bat falta izan zaio. Larrea kiroldegia lepo bete da eta zaleek etengabe animatu dute euren taldea.
Orain kanporaketa bina berdinduta dago. Bosgarren eta azken partidua Granadan jokatuko dute martitzenean, 21:00etan.