Ametx Zornotzak kantxa faktorea berreskuratu du Granadan irabazita

Joseba Derteano 2017ko mai. 15a, 09:51

Zornotzako jokalariak atzoko garaipena ospatzen (Argazkia: @Danidelarua)

Igoera faseko finalerdietako partidu bi jokatu dituzte kanpoan. Lehenengoa galdu eta bigarrena irabazi dute. Hurrengo neurketa biak Larrean jokatuko dira barikuan eta domekan. Biak irabazita finalean leudeke.

Barikuko lehenengo partidua 79-68 galdu zuten. Andaluziarrek hirugarren laurdenean hautsi zuten partidua eta 17 puntuko aldeagaz heldu ziren azken laurdenera. Zornotzarrak saiatu ziren azken hamar minutuetan, baina zama astunegia izan zen. Atzoko bigarren partiduan, aldiz, garaipen gogoangaria lortu zuten: 81-84. Emozioz betetako partiduan zornotzarren aldera erori zen balantza eta kanporaketa bana berdinduta geratu zen.

Garaipen horrek kantxa faktorea ematen die eta Larrean erabakita geratu daiteke kanporaketa. Horretarako asteburuko partidu biak irabazi beharko dituzte. Lehenengoa bariku honetan, 20:00etan, jokatuko dute Larrea kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!