Ametx Zornotzak Granada izango du arerio igoera faseko finalerdietan

Joseba Derteano 2017ko mai. 8a, 13:02

(Argazkia: www.zornotzast.eus)

Urrezko LEB ligara igotzeko borrokan dabil Zornotza Saskibaloi Taldea.

Asteburuan Obiran taldea kanporatu dute (3-1). Kanpoan kantxa faktorea berreskuratu ondoren, Larreako partidu biak irabazi ditu Mikel Garitaonandiak zuzentzen duen taldeak. Granadak 3-0 kanporatu du Navarra taldea. Andaluziarrak erronda honetan partidurik galdu ez duten bakarrak dira.

Ametx Zornotzako jokalari bik lan bereizgarria egin dute azken jardunaldi bietan. Hirugarren jardunaldian, Dani de la Rua asistentzia gehien (8) banatu zituen jokalaria izan zen. Jean Cadot, berriz, erreboterik gehien jaso dituen jokalaria izan da azken jardunaldi bietan (12 eta 13).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!