Markeliñeren 'Kixote' saritu dute Almagron

Anboto 2016ko uzt. 20a, 13:22

Zornotzako Markeliñe antzerki taldearen Kixote, Santxoren zorabioa obrak saria jaso du antzerki klasikoaren Almagroko (Ciudad Real) jaialdiko umeentzako sorkuntzen sariketan.

Sariduna izan denez, bihar eta etzi Almagroko Principal antzokian arituko da Markeliñe. Nazioarteko antzerki jaialdi horren barruko AlmagroOff programaren barruan eskainiko dute Kixote, Santxoren zorabioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!