Markeliñeren 'Kixote' antzezlana saritu dute FETEN lehiaketan

Anboto 2015ko mar. 4a, 09:00

Haur eta gazteentzako antzerkigintzaren Feten lehiaketan saritu dute Zornotzako Markeliñe antzerki taldea. Sormenari, dramatugiari eta espazio eszenikoari dagokion saria eman diote Gijongo sariketan, Kixote lan berriagatik.

Urtarrilean aurkeztu zuen Markeliñek familia osoarentzako Kixote antzezlana. Cervantesen eleberriko pertsonaietan oinarritutako adiskidetasun istorioa da.

Hamazazpi sari eman dituzte 2015eko Feten sariketan. Sari nagusia La Baldufa taldearen Pinocchio, figlio de Geppetto antzezlanak jaso du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!