Marisa Barrena ANBOTOko kolaboratzailea Uriguenen loba da, eta gaurko ekitaldiagaz lortu gura dutenaz berba egin du bertako komunitatean: "Gozpuzkiak ez ezik, osabaren duintasuna berreskuratu gura dugu. Eta agurrik barik joan zen gudariari merezitako agurra eskaini gura diogu".
Senideek bazekiten hantxe lurperatuta zegoela Uriguen, baina ezin izan zuten konfirmatu iaz Aranzadikoek atera eta frogak egin arte. Aranzadik hainbat hobi ikertu ditu azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzagaz hitzarmena egin ostean.