Mendatan aurkitutako hezurrak Uriguenenak direla baieztatu dute DNA probek

Anboto 2015ko urr. 29a, 10:45

Abuztu amaieran Gerra Zibilean hildako pertsona baten hezur batzuk aurkitu zituzten Mendatan —Marmiz auzoan— egiten ari ziren indusketa eta prospekzioetan. Pedro Uriguen zornotzarrarenak izan zitezkeela uste zen. DNA azterketak egin zituzten segurtatzeko eta emaitzek susmoa konfirmatu ditu: Pedro Uriguenenak dira hezurrak. Halaxe jakinarazi diete senitartekoei.

Gorpuzkiak laster jasoko dituztela adierazi dute senitartekoek eta horren ostean Zornotzako kanposatuan, bere  familiartekoekin batera, ehortziko dituztela.

Pedro Uriguen Otxandioko batailoian ibili zen Gerra Zibilean. Sernitartekoek beti uste izan dute Uriguen hezurrak aurkitu zituzten tokian ehortzita zegoela ahozko hainbat testigantzengatik eta gurutze batek gogoratzen zuen tokia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!