Euskal Herriko eskubide sozialen karta aurkeztu dute Zornotzan

Anboto 2014ko urt. 13a, 10:00

Euskal Herriko eskubide sozialen karta, horren helburua eta eztabaiden metodologia aurkeztu zuten joan zen urtarrilaren 9an Zornotzako Zelaiela Zentroan. Bertan batutako 70 lagun baino gehiagoren aurrean "parte hartzearen garrantzia" antzerki txiki baten bitartez azpimarratu zuten.Otsailaren 1ean eta 15ean egingo diren eztabaidetan parte hartzera deitu zuten.

Asko askotariko pertsonek ()baserritarra, gaztea, irakaslea eta lagabetua) "kapitalismoaren krisi honetan" bakoiztaren egoera zeind en azaldu zuten. Ondoren, publikoari eman zioten hitza.Bertaratutako herritar batek etorkinen egoera "txarra" gogoratu zuen eta beste batek eztabaidetan  paret hartzearen garrantziak leku guztietara heldu behar duela. Ondoren. tobera, antzinako musika tresna jo zuten, eta, bitartean, Beñat Ugartetxea bertsolariak bertso batzuk bota zituen.

 

Datorren otsailaren 1ean eta 15ean egingo diren eztabaidetan parte hartzeko deia egin zuten aurkezpenean. Zelaieta Zentroan izango dira, 10:30etik 13:30era.

 

Jendeari hitza emanez, bertaratu ziren herritarren artean 'post it' batzuk banatu ziren, bakoitzak karta sozialetik zer espero duen azaldu zezan eta iritzi guztiak arbela batean itsatsi zituzten, denek ikusteko. Tarte horretan, Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren ibilbideari buruzko ikusentzunezkoa proiektatu zuten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!