Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzeko lanean hasi dira Zornotzan

Anboto 2014ko urt. 8a, 08:30

Euskal Herriko eskubide sozialen karta eratzeko prozesua hasi ditu hainbat herri eta auzotan. Horretan hasita daude baita Zornotzan be. Zelaieta Zentroan aurkezpena egingo dute, bihar, 19:30ean.

Zornotzako hainbat eragile sozial eta sindikalek Euskal Herriko eskubide sozialen karta horren zirriborroa eztabaidatzen jardun dute dokumentu bat osatuz.  "Lanerako tresna" baino ez da zirriborri hori, ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez. "Inposatu gura gura diguten eredu sozialari aurre egiteko Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzera goaz".

 

Bertsoak, tobera, antzerkia...  izango dituzte lagun karta soziala zer den ezagutzeko; "gure etorkizuna guk geuk erabakiko dugula aldarrikatzeko", nabarmendu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!