Ekintza politiko eta instituzionalaren lehentasunak aldatu behar direla uste dute gutunaren sustatzaileek: "Pertsonak eta haien interesak merkatuaren interesen gainetik jarri behar dira". Euren arabera, gobernuen lehentasuna giza eskubideak bermatzea izan behar da.
Karta idatzita, euskal ekonomia eta baliabideak herritarren zerbitzura jarri gura dituzte, "euskaldun guztiok bizi baldintza duinak eskuratu ahal izateko". Eztabaidaren bidez, ahalik eta inplikazio sozial handiena batu gura dute.