Hamadako Izarrak elkarteak ziklo bat zarratu du asteburuan. Elkarteko kideek eta boluntarioek hamar urte bete dituzte Saharako ume errefuxiatuentzat udako egonaldiak antolatzen, eta uda hau izan da azkena. Hala ere, ziklo bat zarratu izanak ez du esan gura elkarteak bere jarduna etengo duenik, izan ere, umeentzako aterpetxerik edo egonaldirik antolatu ez arren, elkarteak Saharako herritarrak laguntzen jarraituko du. Halantxik iragarri zuten, hain zuzen ere, elkarteko Garazi eta Izaro Etxebarria arduradunek Zaldibarko jaien atarian, txupinazoa jaurti baino lehenagoko egunetan: "Etapa bat amaitu dugu, baina elkarteak lanean jarraituko du. Asmoa da Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bertan ere zenbait proiektu garatzea", zehaztu zuten. Joan berri den asteburuan despedidako askaria egin zuten Olazarko aterpetxean, eta elkarteko arduradunek omenalditxoa ere jaso zuten. "Uda ederra izan da. Pilak kargatuta ditugu hemendik aurrera Saharan proiektu berriak hasteko", nabarmendu du Garazi Etxebarriak.
Hamadako Izarrak elkartea Axpeko aterpetxean hasi zen Saharako umeei udako egonaldia eskaintzen, baina Zaldibarrera mugitu ziren gero, Olazarrera, futol zelai zaharreko instalazioetara. Han egin dituzte azken urteetako egonaldiak, 2023tik 2026ra.