Errefuxiatuen kanpalekuetako ume sahararrak Zaldibarrera etorri dira uda gure artean igarotzera. Hamabi neska-mutiko dira eta Olazarren hartu dute aterpe, Hamadako Izarrak elkartearen laguntzagaz. Abuztuaren amaierara arte, 50 boluntariok behar duten guztian lagunduko diete umeei. Aterpetxeko kideek ateak zabaldu dizkiote ANBOTOri.