Gastronomia eta musika ekitaldiak nagusi Zaldibarko jaietan

Ekaitz Herrera 2026ko uztailaren 3a

Zaldibartarrak herriko jaietan murgilduta dabiltza eguen arratsaldetik, eta datozen orduetan hitzordu ugari dute zain. Gaur, barikua, kirol ekitaldiek eta rock musikak hartuko dute jaiaren erdigunea. Sukena, Streetwise, Xaukena Xauk eta DJ Josemari arduratuko dira gau giroa ipintzeaz. Bihar ekitaldi gastronomiko ugari izango dute: tortilla txapelketa, herri bazkaria zein sardina eta solomo jana Olea kalean. Domekan, kale antzerkia eta bertsolariak izango dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!