Jai giroa 18:00etan piztu da Zaldua plazan, Herrixen Jaixek mugimenduak pregoia irakurri du-eta han. Herrialde eta politika "kolonialistak" seinalatu dituzte, eta mundu zabaleko herrien borrokak izan dituzte gogoan, hala nola Palestina, Sahara, Afrikako herrialdeak eta Latinoamerika. Euskal Herriari dagokionez, "independentzia" aldarrikatu dute. Eta behin lehenengo txapligua botata, N-634 errepidean behera egin dute denek. Kolore arrosa ibiltaria osatu dute errepidetik herriko plazarako bidean.
Eta behin plazara iritsita, ekitaldi nagusia. Berezia inondik ere, aurten 30 urte bete direlako Zaldibarren Donien Atxa ipintzeko ohitura berreskuratu zutenetik. Eta behin jaietako ikurra zutik ipinita, herriko dantzariek hartu dute plaza, Berrizko dantzariak lagun. Eta eurekin batera jai hauetako protagonistak: Saharako ume errefuxiatuak eta Hamadako Izarrak elkarteko kideak. Ume sahararrak Olazarren aterpetzen dira udan, urtero-urtero, eta jai batzordeak euren lana txalotu gura izan du, aurtengoa euren azken egonaldia izango da eta: "2023an etorri ginen lehenengoz hona, eta argi daukagu: Zaldibar harrera herri ona da. Hasieratik sentitu dugu zuen eskuzabaltasuna eta gertutasuna", eskertu dituzte herritarrak. Halaber, Saharako herriarentzako askatasuna ere aldarrikatu dute neska-mutikoek.
Zaldibartarrek jai eguna dute biharkoa, eta, horrenbestez, asteburu luzea dute aurretik. Domekan amaituko dituzte jaiak.
UZTAILAK 2, EGUENA
- 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik.
- 18:30 Donien-atxa
- 18:45 Zaldibarko dantzariak; jarraian, jaien hasiera. iragartzeko txapligua jaurtiko du Hamadako Izarrak eta gero, buruhandiak.
- 19:30 MATRAKA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
- 22:30 DJak txosnagunean:
· Agata Lagata
· Lander Luque. - 03:00 Motortxo lasterketa txosnagunean.
UZTAILAK 3, BARIKUA
- 08:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita. Bukatzean mokadua egongo da eskoletako pilotalekuan.
- 09:00-13:00 Umeentzak Ginkana kiroldegian.
- 12:30 Herri-kirolak Zaldua plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
- 17:00 Apar festa udaletxeko plazan.
- 18:00-20:00 Arku jaurtiketa; punteriazko jokuak ume eta helduentzat. Olazarko galerian.
- 18:00 Pilota partidak. XXXVIII etorkizuneko Olazar txapelketa. Finalen errebantxa; lehenengopartida. BANAKA 4 t,erdikoaren barruan; bigarren partida, BINAKA.
- 19:00 ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 20:00-20:30 Arku jaurtiketaren modalitate desberdinen erakusketa.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean:
· Sukena
· Streetwise
· Xaukena xauk. - 23:00 Dantzaldia: DJ JOSE MARI Euskal Herria kalean, udaletxeko plazaren ondoan.
UZTAILAK 4, ZAPATUA
- 10:30 3X3 Haur saskibaloi txapelketa kiroldegian.
- 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
- 12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
- 14:30 Herri-bazkaria txosnagunean.
- 16:00 NEBAR-en eskutik kontzertu akustikoa txosnagunean.
- 17:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
- 19:00 Afari-merienda Olea kalean, solomoa eta sardinak.
- 19:00 GOTX elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 23:00 ALTXAPORRU taldearekin erromeria txosnagunean.
- 23:00 DJ CANIJO Olea kalean.
UZTAILAK 5, DOMEKA
- 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
- 11:00-13:00 eta 16:00-19:00 Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero kiroldegian).
- 11:00 Zaldibarko Koralak mezan abestuko du San Andres elizan eta ondoren kontzertua eskainiko du.
- 12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.
- 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Xabat Illarregi, Aitor Etxebarriazarraga, Saioa Alkaiza eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Leire Vargas.
- 20:30 MARKELIÑE mimo taldearen “ARTILUSIO” kale antzerkia, udaletxeko plazan (euria eginez gero, Olazar pilotalekuan).
- 22:00 Jaietako argazkien emanaldia kontzertuen eszenatokian.
- 23:00 Su artifizialak.
UZTAILAK 9, EGUENA
- 19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari-banaketa liburutegi zaharrean.
UZTAILAK 11, DOMEKA
- IV. Zaldutrail mendi lasterketa:
09:30 lasterketa luzearen hasiera.
09:45 lasterketa laburraren hasiera.