[EGITARAUA] Kontzertuak, dantzariak, herri bazkaria eta jai giroa nagusi Zaldibarko jaietan

Anboto 2026ko ekainaren 23a

Sukena talde oñatiarrak kontzertua emango du Txosnagunean (Argazkia: Sukena)

Herriko kaleak jai giroz eta animazioz betetzeko dena prest dute Zaldibarren. Hamadako Izarrak elkarteko kideek jaurtitako txupinazoagaz batera egingo du eztanda jaiak, uztailaren 2an. Gastronomiak, musikak eta tradizioek bat egingo dute Zaldibarren uztailaren 5era bitartean. Uztailaren 9an egingo den argazki Rallyaren sari banaketan eta uztailaren 11n izango den IV. Zaldutrail mendi lasterketak borobilduko dute egitaraua.

EGITARAUA

EKAINA 26, 27, 29

  • XXXIV. areto-futbol maratoia kiroldegian.

EKAINA 27, ZAPATUA

  • 17:00-20:00 Ekitaldiak rokodromoan herritar guztientzat.

EKAINA 28, DOMEKA

  • 08:30-14:30 XLII. argazki rallya liburutegi zaharrean.

UZTAILAK 2, EGUENA 

  • 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik.
  • 18:30 Donien-atxa
  • 18:45 Zaldibarko dantzariak;  jarraian, jaien hasiera. iragartzeko txapligua jaurtiko du Hamadako Izarrak eta gero, buruhandiak.
  • 19:30 MATRAKA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
  • 22:30 DJak txosnagunean:
      · Agata Lagata
      · Lander Luque.
  • 03:00 Motortxo lasterketa txosnagunean.

UZTAILAK 3, BARIKUA

  • 08:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita. Bukatzean mokadua egongo da eskoletako pilotalekuan.
  • 09:00-13:00 Umeentzak Ginkana kiroldegian.
  • 12:30 Herri-kirolak Zaldua plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
  • 17:00 Apar festa udaletxeko plazan.18:00-20:00 Arku jaurtiketa; punteriazko jokuak ume eta helduentzat. Olazarko galerian.
  • 18:00 Pilota partidak. XXXVIII etorkizuneko Olazar txapelketa. Finalen errebantxa; lehenengopartida. BANAKA 4 t,erdikoaren barruan; bigarren partida, BINAKA.
  • 19:00 ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 20:00-20:30 Arku jaurtiketaren modalitate desberdinen erakusketa.
  • 22:30 Kontzertuak txosnagunean:
      · Sukena
      · Streetwise
      · Xaukena xauk.
  • 23:00 Dantzaldia: DJ JOSE MARI Euskal Herria kalean, udaletxeko plazaren ondoan.

UZTAILAK 4, ZAPATUA

  • 10:30 3X3 Haur saskibaloi txapelketa kiroldegian.
  • 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
  • 12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
  • 14:30 Herri-bazkaria txosnagunean.
  • 16:00 NEBAR-en eskutik kontzertu akustikoa txosnagunean.
  • 17:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
  • 19:00 Afari-merienda Ole kalean, solomoa eta sardinak.
  • 19:00 GOTX elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 23:00 ALTXAPORRU taldearekin erromeria txosnagunean.
  • 23:00 DJ CANIJO Olea kalean.

UZTAILAK 5, DOMEKA

  • 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
  • 11:00-13:00 eta 16:00-19:00 Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero kiroldegian).
  • 11:00 Zaldibarko Koralak mezan abestuko du San Andres elizan eta ondoren kontzertua eskainiko du.
  • 12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.
  • 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Xabat Illarregi, Aitor Etxebarriazarraga, Saioa Alkaiza eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Leire Vargas.
  • 20:30 MARKELIÑE mimo taldearen “ARTILUSIO” kale antzerkia, udaletxeko plazan (euria eginez gero, Olazar pilotalekuan).
  • 22:00 Jaietako argazkien emanaldia kontzertuen eszenatokian.
  • 23:00 Su artifizialak.

UZTAILAK 9, EGUENA

  • 19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari-banaketa liburutegi zaharrean.

UZTAILAK 11, DOMEKA

  • IV. Zaldutrail mendi lasterketa:
    09:30 lasterketa luzearen hasiera.
    09:45 lasterketa laburraren hasiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!