Jaialdiak arte adierazpenak hirietatik herrietara gerturatzea du helburu, eta hori horrela izan dadin, Zaldibarko hainbat lekutara eramango dituzte topaketak: Xerra espaziora eta estudiora, Sorgin tabernara, Liburutegi zaharrera eta gaztetxera. Poesia, film laburrak, gastronomia eta berbaldiak eskainiko dituzte leku horietan, eta hainbat gonbidatuk hartuko du ekitaldiok gorpuzteko ardura. Besteak beste, honako hauek: Maren Zubeldia (Donostia), Silvina Guglielmotti (Buenos Aires), Anaís Córdova-Páez (Quito), Ana de la Maza (Garai), Leire Kindos (Zaldibar), IbonRG (Sestao), Garazi Navas (Usansolo), Aitor Lacambra (Doneztebe), Ane Segurola (Irun), Xabi Larrazabal (Bilbo) eta Lide Billelabeitia (Mungia).
Jaialdiaren atzean Laida Zapre eta Ane Lusarreta donostiarrak daude, Xerra estudioa eta espazioa Zaldibarren daukatenak. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako festibala da, Zaldibarko Udalaren babesa daukana.
EGITARAUA
Abenduak 26, barikua
17:00 - 19:00 Proiekzioak eta solasaldia liburutegi zaharrean
- ‘Ultramarino’ (Maren Zubeldia , Silvina Guglielmotti)
Euskal Herria | 2025 | 18 min | Fikzioa - ‘Viento’; (Anaís Córdova-Páez, Sofía Acosta Varea)
Ecuador, Euskal Herria, Mexiko | 5 min | Dokumentala - Ondoren, berbaldia Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti eta Anaís Córdova-Páez zuzendariekin, veuskaraz eta gaztelaniaz.
21:00 Reggaeton feminista eta cumbia pintxada Sorgin tabernan
Abenduak 27, zapatua
- 11:00 - 13:00 Kontserba ikastaroa gaztetxean, Ana de la Mazaren eskutik.
- 14:00 - 17:00 Herri bazkaria gaztetxean: babajana
- 17:00 - 19:00 Kontzertua gaztetxean: Garazi Navas eta Ibon RG. Musika jarriko diete Linguae Vasconum Primitiae liburuko olerki guztiei.
Abenduak 28, domeka
- 11:00 - 13:00 Laki tarota Xerra espazioan
- 11:00 - 16:00 Marianitada Xerra estudioan
- 13:00 - 14:00 Poesia errezitaldia Xerra espazioan: Lizar Begoñaren Belar txarren (b)(h)erbarioa
- 14:00 - 15:00 Kontzertua Xerra espazioan: Saguxar. Ane Segurola musikari irundarraren bakarkako proiektua.
17:00 - 19:00 Film laburrak eta salda liburutegi zaharrean
- ‘Kume’ (Xabi Larrazabal)
Euskal Herria | 2024 | 11min| Fikzioa - ‘Çiyayen Dur - Urrutiko mendiak’; (Lide Billelabeitia) Euskal Herria, Irak | 2024 | 13 min| Esperimentala
- ‘Pizti bat, agian’; (Ainhoa Gutierrez del Pozo eta Olatz Gonzalez Abrisketa) Euskal Herria | 2022 | 69 min| Film luze dokumentala