Ekitaldirako aukeratu duten filma apropos-aproposa da zeregin horretarako: The Menu (Menua). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "esperientzia sensorial erabatekoa" izango da. Bertaratzen diren ikusleei pelikulako jatekoak eskainiko dizkiete, istorioko narrazioaren arabera. Hori dela eta, debeku bat izango dute ikus-entzuleek: ezingo dute atzera begiratu, zerbitzatzekoak direnei begiratu.
Zine-jana domekan izango da, ekainak 22, Zaldibarko Liburutegi Zaharrean. Bertan parte hartu gura dutenek honako helbide honetan eman behar dute izena: xerra.estudioa@gmail.com