[ARGAZKI GALERIA]: Jaiak eta parranda giroak Zaldibarko kaleak hartu ditu

Ekaitz Herrera 2025ko uzt. 3a, 21:01

Donien Atxa igota eta Helmuga taldeko kideen txapligoagaz, herriko jaiak hasi dituzte Zaldibarren. Gaurtik eta domekara arte egongo dira ospakizunetan murgilduta. Gaur, odoloste-jana eta rock kontzertuak izango dituzte: Nekktar, Katu eta DJ Lander Luque ariko dira txosnetako eszenatokian. 

Herrixen Jaixek mugimenduko kideak izan dira parrandara batzen lehenak. Zaldua plazan batu dira 18:00etan, pregoia irakurri eta txapligoa botata, herriko plazarako jaisteko. N-634 errepidean behera egin dute ibilbidea, musika eta jai giroa lagun.

18:30ean, udaletxearen aurreko plazan batu dira herritar guztiak. Donien Atxa igo dute, eta herriko dantzariek omenaldia egin diete Helmuga taldeko kideei. Izan ere, talde horretako emakumeak izan dira aurtengo txupina botatzeko ohorea izan dutenak, 20 urteko bidea bete dute eta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!