Egitarauko ekitaldi batzuk martxan dauden arren, jaiak uztailaren 3an hasiko dira, Donien Atxarekin eta txupinazoarekin. Aurten, Helmuga taldeak izango du suziria udaletxeko balkoitik botatzeko ohorea.
Jai batzordeko kideek gogoratu dutenez, ekitaldi horiek guztiak elkarte eta herritar askoren borondatezko lanari esker antolatzen dira. Udalak guztien auzolana txalotu du, eta gogoan izan ditu jaietan lan egin behar izaten dutenak, hala nola tabernariak, zerbitzariak, sukaldariak eta kale-garbitzaileak.
Era berean, jaiak erantzunkizunez eta errespetuz bizitzera deitu dute udalak, jai batzordeak eta Helmugak. Argi esan dute: “Zaldibarko emakumeok jaietan lasai ibili nahi dugu eta ez dugu dugu inolako erasorik onartuko. Zaldibar indarkeria matxistarik eta erasorik gabeko herria izatea nahi dugu”.
Ekainak 27, 28 eta 29
- XXXIII. areto-futbol maratoia kiroldegian.
Ekainak 28, zapatua
- 16:30-19:30 Ekitaldiak rokodromoan herritar guztientzat.
Ekainak 29, domeka
- 08:30-14:30 XLI. argazki rallya liburutegi zaharrean.
Uztailak 3, eguena
- 17:00 Kuadrillen arteko Txallengeko I. proba Zaldua plazan.
- 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik.
- 18:30 Donien-atxa.
- 18:45 Zaldibarko dantzariak; jarraian, jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko du Helmuga elkarteak eta gero, buruhandiak.
- 19:30 ELEKTROKUTAU elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean: NEKKTAR ETA KATU, ondoren DJ LANDER LUQUE.
Uztailak 4, barikua
- 08:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita.
Bukatzean mokadua egongo da eskoletako pilotalekuan. - 12:30 Herri-kirolak Zaldua plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
- 17:00 Apar festa udaletxeko plazan.
- 18:00-20:00 Arku jaurtiketa; punteriazko jokuak ume eta helduentzat Olazarko galerian.
- 18.00 Kuadrillen arteko Txallengeko II. proba Txosnagunean.
- 18:00 Pilota partidak. XXXVII. etorkizuneko Olazar txapelketa.
Finalen errebantxa; lehenengo partida: ETXEBERRIA-REKALDE ;
bigarren partida: FERNANDEZ ETA LOZA – EGIGUREN ETA LANDA - 19:00 ELEKTROKELA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean: HAZAS, NAXKER ETA KALEKO URDANGAK.
- 23:00 Dantzaldia: DJ JOSE MARI Euskal Herria etorbidean.
Uztailak 5, zapatua
- 10:30 3X3 Haur saskibaloi txapelketa kiroldegian.
- 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
- 12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
- 14:30 Herri-bazkaria txosnagunean.
- 17:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
- 17:00 Kuadrillen arteko txallengearen final handia txosnagunean.
- 19:00 Afari-merienda Olea kalean, solomoa eta sardinak.
- 19:30 ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 22:30 BERANDUEGI taldearekin erromeria txosnagunean. Ondoren, XAUKENA XAUK.
- 23:00 DJ CANIJO Olea kalean.
Uztailak 6, domeka
- 10:30 Antonio Gutierrez GUTI II. memoriala, Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko proba: hasiberriak, alebinak eta infantilak. Hasiera Autonomia kalean.
- 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
- 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero, kiroldegian).
- 11:00 Zaldibarko Koralak mezan abestuko du San Andres elizan.
- 12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.
- 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Miren Amuriza, Onintza Enbeitia, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile: Ainhoa Urien.
- 20:30 Zirko Txoskoren “TAVOLÉ” kale antzerkia, udaletxeko plazan (euria eginez gero, Olazar pilotalekuan).
- 22:00 Jaietako argazkien emanaldia kontzertuen eszenatokian.
- 23:00 Su artifizialak.
Uztailak 10, eguena
- 19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari-banaketa liburutegi zaharrean.
Uztailak 12, zapatua
Zaldibarko III. Zaldutrail mendi lasterketa:
- 09:30ean lasterketa luzearen hasiera
- 09:45ean lasterketa laburraren hasiera.