Gaur eta bihar Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak erabakiko dira. Gauza bat segurua da: Aingeru Bernaola han egongo da. Atzelari mañariarrak eta Karregalek joan zen asteko jardunaldian lortu zuten sailkapena, Apezetxea-Markaida bikotea 22-11 menderatuta. Markagailuak erakusten duena baino "partidu gogorragoa" izan zela adierazi zuen Bernaolak partidu amaieran egin zioten elkarrizketan. Bideoak jasotzen duen moduan, mañariarrak pilota harrigarriak eraman zituen, bai zabalean [bideoko 2.40 minutua] eta bai txokoan [3.15 minutua].
Lau eta erdian Ibarluzeak 22-4 irabazi zion Beitiari.
Gaur eta zapatuan, azken final laurdenak.
Gaur eta zapatuan azken final laurdenak jokatuko dira. Gaur, 21:00etan, Apaolazak Salcedoren kontra jokatuko du lau eta erdiaren barruan. Binaka honako hau da partidua: Olaetxea-Cuairan / Lizeaga-Azpiroz.
Zapatuko jardunaldia 18:30ean hasiko da. Lau eta erdian Rekaldek eta Ramirezek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Canabalek eta Balerdik Egigurenen eta Landaren kontra jokatuko dute.
Bi jardunaldiak zuzenean jarraitu ahalko dira ANBOTOren webgunean.