Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta Zaldu Trail mendi lasterketaren bigarren aldia lehiatu dute gaur Zaldibarren. Lasterketa luzean (19 km) Durangaldeko korrilakari bi izan dira irabazleak: Julen Ozaeta durangarra (1:45:02) eta Oihane Unzalu berriztarra (2:09:38). Emakumeetan eskualdeko beste korrikalari bat ere podiumera igo da: Nora Narbaiza zaldibartarra, bigarren postuan: 2:11:07
Aurten lehenengoz 14 kilometroko lasterketa laburragoa ere egin dute. Gizonetan Julen Orbegozo durangarra nagusitu da (1:13:19) eta emakumeetan Olatz Salaberria azpeitiarra (1:29:22).
Sailkapen guztiak LOTURA HONETAN.
(Argazkiak: Lucia Meruelo)