Garikoitz Sarriugarte bertsolari zaldibartarrak ezin bertso hunkigarriagoa eskaini zion herrikide duen futbol entrenatzaileari, atzo, jaien hasiera ekitaldian. Mendilibarrek berak esker oneko berbak izan zituen plazara baturikoen aurrean. Txikitako kontuak, bere haurtzaroko Zaldibar, ezkontza eguna, seme-alabak... Munduko talde handien artean hara eta hona ibili arren, gauza bat argi du: bueltako bidaia beti egingo du sorterrira.